«Seguridad en la Industria Alimentaria», nueva jornada dirigida a empresas

Oarsoaldea Garapen Agentziak, Beterri-Buruntza Udalak, Debegesak eta Tolosaldea Garatzenek jardunaldi hau antolatuko dute GURE MARKET egitasmoaren barne. 

Nazio Batuen Elikadura eta Nekazaritza Erakundeak adierazi duen moduan, “Elikagaiak kalitate onekoak izan behar dute eta ez dute gaixotasunik sortu behar”. Zuen enpresetan hori hala dela bermatzeko, jardunaldian gako garrantzitsuenak emango dizkizuete LAIATEK aholkularitza enpresako kideek.

Hurrengo maiatzaren 30ean egingo da jardunaldia “Elikadura industria segurtasun bila” izenburupean Oarsoaldea Garapen Agentziaren bulegoetan, Oiartzunen (Astigarragako bidea, 2 Mamuteko bulego eraikina, 2. solairua) 09:30etik 11:30era. Aipatu egitasmoa Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapeneko, Landa inguruneko eta Lurralde orekako Departamentuaren laguntzari esker gauzatuko da.

Hizlariak Jon Badiola Totorikaguena eta Esther Plagaro Sierra izango dira, Laiatek enpresakoak biak, elikagaien zientzia eta teknologian lizentziatuak eta dietetika eta giza elikagaietan adituak.

Non eta noiz

Egitaraua

Ikusi egitaraua HEMEN.

Izen-ematea

Izena emateko epea maiatzaren 29an amaituko da eta izena emateko honako bitartekoren bat erabil daiteke:

E-posta: info@guremarket.eus

Telefono zenbakia: 943 494 129

Ondorengo inprimakia beteta

Edozein argibiderako

enpresa@oarsoaldea.eus

943.494.129

ÚLTIMAS NOTICIAS