Aviso legal y política de privacidad
Datuak Babesteko Araudi Orokorraren (DBAO) 13. artikulua betez, web-orri hemen bidez datu pertsonalak tratatzeari buruzko informazio hau ematen dugu:
Tratamenduaren arduradunak:
- OARSOALDEA SA (Astigarragako bidea, 2 - 2. solairua - Mamut Bulegoen Eraikina - 20180 Oiartzun - Gipuzkoa; Tfnoa: 943 494 129; oarsoaldea@guremarket.eus). IFK: A-20458329.
- ANDOAINGO UDALA (Beterri-Buruntzako udalen izenean) (Goiko plaza, z/g, 20140, Andoain - Gipuzkoa; Tfnoa: 943 304 221; beterriburuntza@guremarket.eus). IFK: P-200100E.
- DEBEGESA, S.A. (Azitain industria-Poligonoa 3 Bis, 20600 Eibar – Gipuzkoa; Tf: 943 820 110; debegesa@guremarket.eus). CIF: A-20098349.
- TOLOSALDEA GARATZEN (Apattaerreka Industrigunea, 20400, Tolosa – Gipuzkoa; Tf: 943 654 501; tolosaldeagaratzen@guremarket.eus). CIF: A-20500229. Tratamenduaren helburuak:
GURE MARKET proiektuaren baitan emandako datu pertsonalak tratatzen ditugu nekazaritzako elikagaien sektoreko enpresen arteko lankidetza bultzatzeko, proiektuen baterako garapena sustatzeko, horiek garatzen laguntzeko, sektoreko eragileen artean topagune bat izateko eta bide elektroniko bidez jakinarazpenak bidaltzeko asmoz.
Tratamenduaren helburuak:
Datuak GURE MARKET proiektuaren indarraldian zehar gordeko dira, eta baita horiek biltzeko izan zen helburua betetzeko eta helburu horren eta tratamenduaren ondorioz izan daitezkeen erantzukizunak zehazteko behar den denboran zehar ere. Jakinarazpenen bidalketari dagozkion datuak interesdunak datu horiek kendu daitezela eskatzen ez duen bitartean edo horiek tratatzeko baimena atzera botatzen ez duen bitartean gordeko dira.
Legitimazioa:
Hauek dira emandako datu pertsonalak tratatzeko oinarri juridikoak
- Interesduna parte den kontratu bat gauzatzeko edo interesdunak berak eskatutako kontratu aurreko neurriak aplikatzeko, horiek GURE MARKET proiektuarekiko atxikimenduaren ondoriozkoak direnean.
- Intesesdunak baimena eman badu helburu espezifiko bat edo batzuk lortzeko bere datu pertsonalak tratatzeko, jakinarazpenen bidalketari dagokionez. Atxikimendu-formularioetan eskatutako datu pertsonalen jakinarazpena beharrezkoa da hori osatzeko eta GURE MARKET proiektuan parte hartzeko. Ematen ez badira, ez da aipatutako proiektuarekiko atxikimendurik onartuko.
Datuen hartzaileak:
Datu pertsonalak hartzaile hauei jakinarazi ahal izango zaizkie:
- GURE MARKET proiektuaren kide diren gainerako enpresei eta hor parte hartzen duten gainerako eragileei, hori garatzeko.
- GARAPENi, GURE MARKET proiektuaren kudeaketa ekonomiko-administratiboko kudeaketa-zerbitzuak emateko. Interesdunaren eskubideak:
Beren datu pertsonalak ematen dituzten pertsonek eskubidea dute beren datu pertsonalak tratatzen ari garen ala ez jakiteko, eta baita datu okerrak zuzen ditzagula eskatzeko ere, edo, hala badagokio, datuak ken ditzagula eskatzeko, beste hainbat arrazoiren artean, datu horiek biltzeko izan ziren helburuetarako behar ez direnean.
Gainera, kasu jakin batzuetan, interesdunek eskatu ahal izango dute beren datuen tratamendua mugatzea; kasu horretan, erreklamazioak egiteko edo defendatzeko soilik gordeko ditugu.Halaber, kasu jakin batzuetan eta beren egoera bereziarekin lotutako arrazoiengatik, interesdunak beren datuak tratatzearen aurka jar daitezke. Kasu horretan, datuak tratatzeari utziko diogu, salbu eta ezinbesteko legezko arrazoiak badaude edo egon litezkeen erreklamazioei erantzun behar bazaie edo erreklamazio horiek defendatu behar badira.
Datuen tratamendua automatizatua denean eta onespenean oinarrituta dagoenean edo kontratu bat gauzatzeko denean, eskubidea izango dute, halaber, datu pertsonalak erabilera orokorra eta irakurketa mekanikoa duen formatu egituratu batean jasotzeko, eta horiek beste arduradun bati emateko.
Azkenik, datuen tratamendua onespenean oinarrituta dagoenean, eskubidea izango dute edozein unetan beren datu pertsonalak trata ez daitezela eskatzeko, eta horrek ez du eraginik izango eskaeraren aurretik emandako baimenean oinarritutako tratamenduaren zilegitasunean.
Eskubide horiek baliatzeko, beren eskualdeari dagokion Garapen Agentziara jo dezakete, horren posta helbidearen edo helbidera elektronikoaren bidez, edo bestela, OARSOALDEA SAra. Nolanahi ere, eskaerarekin batera, Nortasun Agiriaren kopia aurkeztu beharko dute beren nortasuna egiaztatzeko. Era berean, eskubidea dute erreklamazio bat aurkezteko Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren aurrean, bereziki beren eskubideak behar bezala bermatu ez direla uste badute. Eskubide hori idatziz baliatu ahal izango dute, C/Jorge Juan, 6, 28001 – Madrid posta-helbidera edo www.agpd.es egoitza elektronikora mezua bidaliz.