Gure merkatuaren aurkezpena

2018ko urriak 16a. Beterri-Buruntza, Debabarrena, Oarsoaldea eta Tolosaldea eskualdeetako garapen agentziek GURE MARKET ekimena aurkeztuko dute Orona Fundazioan Azaroak 9an goizeko 9tan hasita, Gipuzkoa mailan elikagai industriaren topaketa eta elkarlana sustatzeko helburuarekin. Ekitaldiak 3 orduko iraupena izango du, lehenengo atalean kasu arrakastatsu batzuk azalduko dira eta bigarrenean partehartzeko tailerrak izango dira. Sektoreko edozein enpresak hartu dezake parte doanik aldez aurretik datuak emanda http://bitly.com/2QOYYFI.

ÚLTIMAS NOTICIAS