Infografia: osagai gisa erabilitako esnearen jatorriaren adierazpena derrigorrezkoa da

Etiketak dira elikadura-enpresetako operadoreek kontsumitzaileei produktuei buruzko informazioa emateko bide nagusia. Elikagaien etiketetan agertzen den informazioari esker, pertsona bakoitzak beretzako aukerarik egokiena egin dezake.

Kontsumitzaileei eginiko inkesten emaitzen bitartez, egokitzat jo da arlo hori arautzea, era esperimentalean, bi urtez, inguruko beste estatu kide batzuetan ezarritako antzeko araudiekin bat etorrita. Horren guztiaren helburua da informazio osoagoa ematea lehengai gisa erabilitako esnearen jatorriari buruz, kontsumitzaileak errazago baliatu dezan erosketa aukeratzeko eskubidea.

Berriki argitaratu da 1181/2018 Errege Dekretua, esnearen eta esnekien etiketetan osagai gisa erabilitako esnearen jatorria adierazteari buruzkoa. Arau horren helburua da arautzea Espainian egin eta bertan merkaturatzen diren esnearen eta esnekien etiketetan osagai gisa erabilitako esnearen jatorria nahitaez adierazteko beharra.

ÚLTIMAS NOTICIAS