Elikagaien Segurtasuneko Kataluniako Agentziak (ACSA) jarduneko garagardo ekoizle txikiei nahiz sektore horretan hasi nahi duten ekintzaileei zuzendutako gida bat argitaratu du.
Higiene-arloko Praktika Egokien Gida hori ekoitzitako garagardoaren segurtasuna, higiene- eta osasun-betekizunak betetzea (arriskuen kontrolaren bidez) eta erregistroen bitartez ekoizpen-prozesuaren jarraipena egitea bermatuko duen sistematika ezartzeko tresna bihurtu nahi da, bai formatu txikian merkaturatutako garagardoari dagokionez -botilatan sartutako produktua-, bai upeletan sarturako eta artisau-garagardoa saltzen duten lokalei (brewpub-ak) zuzenean saldutakoari dagokionez.
Gidak jasotzen dituen atalen artean, hauek azpimarratu nahi ditugu:
- Arriskuen kudeaketa-koadro bat. Aurre-betekizunak eta kontrol kritikoko puntuak etapaka.
- Hainbat kontrol plan; hauek, adibidez: “Garbiketa eta desinfekzioa”, “Langileen prestakuntza eta gaikuntza” eta “Hornitzaileen kontrola”
- Trazabilitatearen kudeaketa.
Kataluniako elikagaien segurtasunaren arloko agintaritza eskudunek ofizialtasuna eman diote dokumentu horri.
>> Guía de prácticas correctas de higiene para pequeños productores de Cerveza – ACSA

