EFSAren elikagaietako plagiziden hondakinei buruzko urteko txostenak ia 88.247 laginen emaitzak biltzen ditu, eta bertan 2017ko datu hauek aurki daitezke:
- Laginen % 95,9k hondakinak legezko mugen azpitik (LMR) zituen.

2017ko laginetan plagiziden hondakin gehiago aurkitu izanaren arrazoia espreski zuzendutako laginen kapuru haundiagoa da. 2017ko lagin guztien ,1k aurreko urteetan konforme ez zeuden produktu edo plagizidetara espreski zuzendu ziren. 2016an bakarrik %4,9 izan ziren lagin zuzenduak. Modu honetan, hondakinak aurkitzeko probabilitate haundiagoa dago.
- % 95,9 hauetatik, % 54,1k ez zuen produktu horien aztarna detektagarririk eta laginen % 41,8k hondakinak zituen, baina legezko mugen azpitik.

- Beste herrialde batzuetako laginen % 7,6k gainditu zituen legezko mugak, % 5,5k ageriki gainditu (ez konforme) bazituen ere. Europari dagokionez, berriz, laginen % 2,6k gainditu zituen legezko mugak, baina laginen % 1,3k ageriki.

Umeentzako elikagaiak
Umeentzako elikagaien 1.546 lagin aztertu ziren: % 94,6k ez zuen hondakin kuantifikagarririk.
Nekazaritza ekologikoko produktuak
Produktu ekologikoen laginen % 98.5an ez zen plagiziden hondakinak atzeman edo legezko mugen barruan aurkitu ziren.
Arriskuen Ebaluazioa Epe laburrera eta epe luzera
EFSAk, txosten honen datuak erabiliz, plagiziden hondakinen gaur egungo dietaren exposizioa europako pertsonentzako, epe laburrera (akutua) edo epe luzera (kronikoa), arriskutsua ote den adierazi du.
EFSAk ondorioztatu du kontsumitzaileentzat oso txikia dela osasuna kaltetu dezaketen kontzentrazioen gainetiko hondakin-kopuruen aurreko esposizioa izateko aukera.
Halaere, EFSAk adierazten du estrategia erangikorragoak behar direla elikagaien aro goiztiarretan, Europar Batasuneko elikagaien segurtasun estandarrak hautsi ez dezaten. Honela, merkatura iristen diren produktu ez konformeen kopurua gutxitu daiteke.
Ikerketaren emaitzak aztertzeko EFSAren infografia
Elikagaien edo estatuen plagiziden hondakinen kontsulta errazten duen infografia argitaratu du EFSAk bere web orrian. Sartu bertara argazkian klik eginez.
The 2017 European Union report on pesticide residues in food – EFSA
Aurreko urteko txostenak:
- 2016ko urteko txostena: Plagiziden hondakinak elikagaietan
- 2015ko urteko txostena: Plagiziden hondakinak elikagaietan
- 2014ko urteko txostena: Plagiziden hondakinak elikagaietan
- 2013ko urteko txostena: Plagiziden hondakinak elikagaietan



