Euskadi hirugarren postuan Horizon 2020 programan

Eskuragarri dauden behin-behineko emaitzen arabera, 2014 eta 2018 artean esleitutako Horizon 2020ko deialdietan, Espainiako erakundeek 3.638,1 milioi euroko dirulaguntza jaso dute I+b jarduerak gauzatzeko, % 10eko itzulkinarekin (EB-28) eta jasotako dirulagutzagatiko herrialdeen rankingean laugarren postuan kokatuta.

H2020 programaren lehen bost urte hauetan, Espainiak aurreko VII. Esparru Programa (2007-2013) osoan eskuratutako finantzaketa gainditu du. Gainera, arrakasta-tasa % 13,1ekoa izan da, Europako batez bestekoa baino altuagoa (% 12) .

Euskadi, hirugarren funtsen bilketan

Lehen bost autonomia-erkidegoek Espainiaren itzulketa osoaren % 84 lortu dute hurrenkera honetan: Katalunia, Madril, Euskadi, Valentzia eta Andaluzia.

Euskadik Estatuko guztizkoaren % 14,6 lortu du, 531,7 milioi euroko dirulaguntzarekin; hala, autonomia-erkidegoen rankingean hirugarren postuan kokatu da, Katalunia (% 29,7) eta Madrilen (% 24,5) atzean. Era berean, lehena izan da Nanoteknologia, Material, Bioteknologia eta Ekoizpenean, eta bigarrena Energia eta Garraioan.

Zifra horiekin, Euskadik lehen bost urte hauetan jada gainditu egin du 2007-2013 aldiko VII. Esparru Programa osoan lortutako finantzaketa.

Nabarmentzekoa da “Fundación Tecnalia Research and Innovation” itzulketa handiena izan duen teknologia-zentroa izan dela, 222 jardueretan parte hartuz, zeinetatik 47 koordinatzen baititu.

Arlo tematikoak

H2020k barnean hartzen dituen arlo eta espezialitateei dagokienez, Espainia itzulketa handiena duen herrialdea da “ETEen berrikuntza” arloan (% 17,6, EB-28). Horrez gain, bigarren postuan dago honako arlo hauetan: “Nanoteknologikoa, material aurreratuak, bioteknologia eta fabrikazioa eta transformazio aurreratua (NMBP)” (% 15,2, EB-28), “Hiri eta komunitate adimendunak” (% 18,7, EB-28) eta “Energia-eraginkortasuna” (% 12,5, EB-28).

“Elikagaien segurtasuna, nekazaritza eta basogintza iraunkorrak, itsasoko eta barneko uretako ikerketa, eta bioekonomia” arloa laugarren postuan dago itzulketari dagokionez, baina Espainia lehen postuan dago “Ur-baliabide biziak” arloan (% 19,7, EB-28), eta dirulaguntza handiena jaso du “Nekazaritza eta basogintza iraunkorrak” arloan (82,1 M€).

Lidergoa

Soilik I+i RIA (I+B ekintzak) eta IA (berrikuntza-ekintzak) kontuan hartuta, Espainia proiektu gehien zuzendu dituen herrialdea da (guztien % 15,8), eta horrek sendotu egiten du gure erakundeen nazioarteko posizionamendua.

Onuradun nagusiak

Espainiako onuradunen artean, enpresak dira itzulketari ekarpen handiena egin dioten erakundeak, gure herrialdeak jaso duen finantzaketa osoaren % 37 eskuratuz.

Informazio gehiago:

ÚLTIMAS NOTICIAS

Close Menu

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies