Europako Batzordeak eskatuta, EFSAren Nutrizio, Elikagai Berri eta Elikagai Alergenoen Panelak (NDA) pertsona osasuntsuentzako Eguneko Ahorakin Gomendatua (IDR) ezarri du sodioarentzat eta kloruroarentzat. Balio horiek oso erabilgarriak izango dira nutrizio-politikak ezartzeko.
SODIOA
Panelak ondorioztatu du egunean 2 gramo sodio ahoratzea dela Europako biztanleria helduari dagokion ahorakin seguru eta egokia; izan ere, ziurrenik hori erabilgarria izango da biztanleria orokorrak sodioaren orekari eutsi diezaion. Balio horixe aplikatuko zaie haurdun dauden emakumeei eta bularra ematen ari direnei ere.
Haurren kasuan, sodio-ahorakin seguru eta egokiak kalkulatzeko, helduen balioak hartzen dira oinarri gisa, haurren energia-beharrizanetara doituta. Honako hauek dira ahorakinak:
- Bularreko umeak (7-11 hilabete): 0,2 g/egun
- 1 eta 3 urte bitarteko haurrak: 1,1 g/egun
- 4 eta 6 urte bitarteko haurrak: 1,3 g/egun
- 7 eta 10 urte bitarteko haurrak: 1,7 g/egun
- 11 eta 17 urte bitarteko haurrak: 2,0 g/egun
KLORUROA
Kloruroaren kasuan, Panelak ondorioztatu zuen harreman estua dagoela gorputzeko sodio eta kloruro oreken artean eta gernu-iraizpenean sodio eta kloruro maila antzekoak hautematen direla; izan ere, Europako dietetan, sodio kloruroa da bi elektrolito horien iturria.
EFSAren Panelak honako erreferentzia-balio hauek ezarri ditu kloruroaren kontsumoari dagokionez:
- Bularreko umeak (7-11 hilabete): 0,3 g/egun
- 1 eta 3 urte bitarteko haurrak: 1,7 g/egun
- 4 eta 6 urte bitarteko haurrak: 2,0 g/egun
- 7 eta 10 urte bitarteko haurrak: 2,6 g/egun
- 11 eta 17 urte bitarteko haurrak: 3,1 g/egun
- Helduak, haurdun dauden edo bularra ematen ari diren emakumeak barne: 3,1 g/egun