GURE MARKET, Gipuzkoako elikagai industriako enpresen eta agenteen 2. topaketa, urriaren 25ean egingo da

Gipuzkoa mailan elikagai industriaren elkarlana sustatzen jarraitzen dute Beterri-Buruntza Udalak, Debabarrena, Oarsoaldea eta Tolosaldea eskualdeetako garapen agentziek. Horiek horrela, eta enpresek aurreneko topaketan eskatu bezala, datorren urriaren 25ean bigarren topaketa egingo da Orona Fundazioan (Jauregi bidea s/n, Hernani) goizeko 9:30etan hasi eta 12.00etan bukatuta.

Ekitaldiak 3 orduko iraupena izango du gutxi gorabehera eta elikagai sektorean pil-pilean dauden gaiak landuko dira, hala nola, elikadura arriskuak eta ondorioak (Listeriaren kasua), presio altuakin elikaduren eraldaketak, ekonomia zirkularra elikadura sektorean, tendentziak eta arrakasta kasuak.

Topaketa Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuaren laguntzari esker gauzatuko da eta AZTI Zentro teknologikoaren kolaborazioari esker. Sektoreko edozein enpresak hartu dezake parte, dohainik, aldez aurretik izena emanez.

Garatzaileak:

Sustatzaile eta finantzatzailea:

Honako hauen laguntza jaso dugu:

ÚLTIMAS NOTICIAS