“Lankidetza - berrikuntzarako bidean" izenburupean eta AZTIko Berrikuntza Teknologikoko Sonia Riesco eta Nagore Pikazarekin batera -biak elikagaien zientzia eta teknologian lizentziatuak eta berrikuntza errazteko prozesuetan adituak-, egungo testuinguruan sortzen diren aukerak hautemateko gako batzuk emango dizkigute, eta berrasmatzeko eta garaiz jarduteko beharrezkoa den ekintza-plan bat zehaztuko dugu.
Garaiz gaudelako berrikuntzarako bidean jartzeko.
Webinarra elikagaien sektorean lan egiten duen edonorentzat da: elikagaien industria, saltoki txikiak, cateringa, taberna, jatetxea, etab.
Hizlariak: Sonia Riesco – Nagore Pikaza
Data: urriak 8, osteguna
Ordua: 10:00-11:00
Izen-emateak hemen
Plataforma: Zoom