Joan den urriaren 8an jarri genuen abian proiektu hau, Gipuzkoako Foru Aldundiak bere osotasunean finantzatuta, Webinar baten bidez. Bertan, aurrekaririk gabeko testuinguru horrek Gure Market nekazaritzako elikagaien sektoreko enpresei ematen dizkien aukera-lurraldeak bistaratzen hasi ginen.
Proiektu honetan aktiboki parte hartzera gonbidatzen zaitugu, azkar erantzuteko eta aukera berriak aztertzeko, aldaketen eta ziurgabetasunaren testuinguru honetan. AZTIrekin batera, eta hilabete barru, egungo testuinguruan Gure Marketeko enpresentzat sortzen diren aukerak hautematetik berrasmatzeko eta garaiz jarduteko behar den ekintza-planera igaroko gara
Proiektua zabalik dago nekazaritzako elikagaien kateko maila guztietako edozein enpresatarako: ekoizleak, elikagaien industria, Horeca sektorea, banaketa, txikizkako salmenta, etab.
Berrikuntzarako aukera-eremuak identifikatu ondoren, eta zure interesekoak direnei arreta berezia jartzeko, garrantzitsua da Aukeren Horma honetan zure botoa eta/edo iruzkinak egitea. Aukera bozkatuenak hurrengo lan-saioan lehenetsiko dira: azaroaren 3ko Sormen Bilera.
Plazak mugatuak dira
Hizlariak: Sonia Riesco – Nagore Pikaza – Eneka Labriska
Data: azaroak 3, asteartea
Ordua: 10:00-12:30
Izen-emateak aquí
Plataforma: Zoom


