Europar Batzordeak argitaratu duen txosten honetan ikus daiteke estatu kide bakoitzean zenbateraino aurreratu den Internet bidezko elikagaien salmentaren arloko kontrolak integratzeari dagokionez, herrialde bakoitzeko kontrol ofizialaren sistemetan.
Horrez gain, hobe daitezkeen alderdiak eta etorkizuneko erronkak ere identifikatu nahi dira, goraka doan merkatu hori zehaztasun handiagoz kontrolatze aldera.

Sareko erosketetan izan den gorakada hori elikagaiak Internet bidez erosteari ere aplika dakioke. Eurostaten 2017ko datuen arabera, EBko herritarren % 24k elikagaiak/produktu jangarriak erosi zituzten Internet bidez, 2007ko % 11ren aldean.
Txosten horretatik honako hau ondoriozta daiteke:
- Hauteman zen ikuskatutako estatuek egindako kontrolen emaitzak nahiko mugatuak zirela, erregistratutako elikagai operadoreei egindako kontroletara mugatzen zirelako eta ez zirelako aintzat hartzen erosketen beste jatorri batzuk (mugez gaindikoak, esaterako).
- Hautemandako arau-hauste ohikoenak etiketen betekizunei eta propietate osasungarriei buruzko adierazpenei loturikoak izan ziren.
- Kasu batzuetan, hauteman zen Internet bidez baimendu gabeko substantziak saltzen zirela, “elikadura osagarri” gisa.
- Estatu kideen artean aldeak daude produktuak sendagai gisa edo elikadura osagarri gisa sailkatzeari dagokionez. Kasu batzuetan, produktu batzuk sendagai gisa baimenduta daude estatu batzuetan, eta elikadura osagarri gisa, berriz, beste estatu batzuetan.
- Kontrol ofizialak saihesten saiatzeko hainbat identitate digital erabiltzen zituzten sareko saltzaileak hauteman ziren.
Informazio gehiago: Overview report on internet sales of food – DG Health

