Higiene Jardunbide Egokien Gida txikizkako merkataritzarentzat, saltoki ez-sedentarioentzat eta saltzeko makinentzat

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak elikagaien txikizkako establezimenduei, saltoki ez-sedentarioei eta saltzeko makinen arduradunei elikagaien segurtasunari lotutako helburuak betetzen laguntzeko autokontrol-sistema bat aplikatzeko laguntza-gida bat argitaratu du, betiere ezinbesteko erregistro-agiriak erabiliz.

Establezimenduek dokumentu hori oinarri hartu ahalko dute beren autokontrol-prozedura ezartzeko eta bakoitzaren errealitatera egokitutako jardunbide egokiak aplikatzeko.

Ikuskatzaileentzat ere baliagarria izan daiteke, sektore horietan autokontrol-sistemen ikuskapen-lanak errazteko, kontrol ofizialeko irizpide homogeneoekin eta malgutasunarekin.

IRISMENA

Hauek dira gidan barne hartutako jarduerak:
  1. Giro-tenperaturako, hoztutako edo izoztutako produktuen biltegiratzea, inolako manipulaziorik gabe edo manipulazio gutxirekin
  2. Giro-tenperaturako, hoztutako edo izoztutako produktuak azken kontsumitzaileari salmenta-puntuan saltzea, ontziratuta edo ontziratu gabe

Barne hartutako establezimenduak:

  • Txikizkako merkataritza
  • Arrandegia
  • Harategia
  • Barazki- eta fruta-denda
  • Okindegia, gozotegia, gozogintza
  • Gozo-denda, gozokiak, fruitu lehorrak
  • Izoztuen denda
  • Janari-denda
  • Supermerkatua
  • Belar-denda eta parafarmazia
  • Elikaduran erabiltzeko infusioetarako landare-espezieak
  • Elikadura-osagarriak
  • Bularreko haurrentzako prestakinak eta jarraipen-prestakinak
  • Zerealez eginiko elikagaiak eta haurrentzako elikagaiak
  • Osasun-erabilera berezietarako elikagaiak
  • Pisua kontrolatzeko dieta osatua ordezkatzeko elikagaiak
  • Elikagai berriak
  • Saltoki ez-sedentarioak/ibiltariak
  • Elikagaiak saltzeko makinak hornitu edo betetzen dituzten establezimenduak

BARNE HARTUTAKO BLOKE TEMATIKOAK

  1. Higiene Jardunbide Egokiak; Langileen Prestakuntza Plana. Higiene jardunbide pertsonalak; Instalazioak, lokalak eta ekipoak mantentzeko Plana; Garbiketa eta Desinfekzio Plana (G+D); etab.
  2. Manipulazio Jardunbide Egokiak; Tenperaturak, alergenoak, trazabilitatea, etab. kontrolatzeko Planak.
  3. Kudeaketa Jardunbide Egokiak

Halaber, eranskin bat gehitu da txikizkako saltoki jakinetarako aplikazioarekin: arrandegiak; harategiak; barazki- eta fruta-dendak; okindegiak eta gozotegiak; gozo-dendak, gozoki-dendak eta fruitu lehorrenak; izozki eta antzekoen salmenta; saltoki ez-sedentarioak eta saltzeko makinak.

ÚLTIMAS NOTICIAS

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies